|
|
DBEOn eta DPBEDBLOn xedatutakoaren arabera, jakinarazten dugu formulario honen bidez emandako datu pertsonalak OKONDOKO UDALAK tratatuko dituela, udal-igerilekuko denboraldirako zure abonu- edo sarrera-eskaera kudeatzeko helburuarekin. Ez zaizkie hirugarrenei lagako, eta ez dira erabiliko aipatutakoez bestelako helburuetarako, legezko betebeharra izan ezik.
Eskatzaileak adierazi eta bermatzen du emandako datu pertsonalak egiazkoak, zehatzak, osoak eta eguneratuak direla, eta konpromisoa hartzen du datu horien inguruan egiten den edozein aldaketa jakinarazteko. Hirugarrenen datuak emanez gero, adierazten du berariazko baimena duela, eta konpromisoa hartzen du klausula honetan jasotako informazioa helarazteko.
Eskatzailea izango da klausula honetan xedatutakoa ez betetzeak eragin ditzakeen kalte edo galera zuzenen edo zeharkakoen erantzule bakarra.
Udalak beretzat gordetzen du emandako datuen egiazkotasuna egiaztatzeko ahalmena, eta indarrean dagoen araudiaren arabera bidezkoak diren neurriak hartu ahal izango ditu zehaztasun ezak edo faltsutasunak antzemanez gero.
Zure datuen tratamenduari buruzko informazio gehigarria eska dezakezu, bai eta datuak eskuratzeko, ezabatzeko, zuzentzeko eta araudiak aitortutako gainerako eskubideak ere. Horretarako, zure eskaera aurkeztu behar duzu Arabako Zudubiarte Entitatea 1 (01409 – Okondo) helbidean, edo gure egoitza elektronikoan, esteka honetan
|